XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta batzuetan neska bizi eta osasuntsua ematen zuen Ezinmak benetan.
Beste batzuetan, ordea, nekatuta eta gaixorik egoten zen.
Denek zekiten hori.
Hil eta amaren sabelera itzultzen dira, berriro jaiotzeko.
Horrelako haurrak gaur osasuntsu eta bihar gaixorik bizi dira beti.
Horrelakoa zen Ezinma.
Baina beste haur
Beharbada bizirik jarraitzea erabaki zuen.
Ekwefik behintzat horixe espero zuen: harez gero neska ez zela hilko.
Harri berezi batek lotzen zituen haur
Harri hori aurkitu eta apurtu egin behar zen: orduan bizirik jarraituko zuen haurrak.
Azti
Harri leun
Azti hura oso ezaguna zen Umuofian.
Asko zekien haur
Hark aurkitu zuen Ezinmaren harria ere.
Atera eta apurtu egin zuen.
Beraz, Ezinma libre zegoen Izpirituen mundutik.
Horregatik, sukar hartatik ere bizirik aterako zela espero zuen Ekwefik.
Noizbait itzuli zen Okonkwo basotik.
Hosto, belar eta sustrai pila zekarren.
Sendagai
Ekwefiren txabolara joan zen zuzenean.
- Ekarri ontzi bat -esan zion Ekwefiri- eta utzi haurra bakarrik.
Hosto, belar eta sustrai onenak hartu eta xehe-xehe
Gero, ontzira bota zituen.
Ekwefik ur beroa bota haien gainera eta sutan ipini zuen ontzia.
Gero, bere txabolara itzuli zen.